eGela ERABILTZEKO BALDINTZAK

UPV/EHUk irakaskuntza telematikorako plataforma bat dauka: eGela (Moodle bertsio berria). Gradu eta Master Ofizialetako irakasgaien irakaskuntzan laguntzeko tresna da, eta irakasleek zein ikasleek erabili ahal izango dute, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoan zehar.

Ondorioz, beharrezkoa da erabiltzaile orok jakitea nola txerta ditzaketen plataforman hirugarrenek egindako obrak, zer eskubide dituzten euren egiletzako obrei dagokienez, eta zer erabilera eman diezaieketen plataforman txertatutako materialei; betiere, jabego intelektualarekin lotutako arauak erabat errespetatuta.

Hemen finkatutako gidalerroak irakaskuntzaren zeinahi esparrutan aplikatzeko modukoak dira, baita ikasgela birtualetik kanpora ere.

1.- Zer da jabego intelektuala? Zer Legek arautzen du? Eta zer babesten du?

a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako definizioaren arabera, "Jabego intelektuala hainbat eskubide pertsonalek edo/eta ondare-eskubidek osatzen dute, egileari zein bestelako titularrei euren obrak eta zerbitzuak uzteko zein ustiatzeko aukera esleitzen dieten eskubideak".

b) Jabego Intelektuala, hain zuzen, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateginean dago araututa https://www.boe.es/buscar/pdf/1996/BOE-A-1996-8930-consolidado.pdf)

c) Jabego intelektuala babesteko helburua, berriz, 1/1996 Lege Dekreturen 10., 11. eta 12. artikuluetan dago arautua.

d) Bestalde, Legearen 13. artikuluaren arabera, Jabeko Intelektualetik salbuetsita geratuko dira:

2.- Zer material erreproduzitu edo eskaneatu eta txertatu dezaket eGela plataforman, inolako mugarik gabe?

3.- Zer baldintzatan erreproduzitu edo eskaneatu ditzaket Jabego Intelektualak babestutako eta aurreko atalean jaso gabeko obrak, eGelan txertatzeko?

1.- Jabego intelektualaren helburua diren eta "creative commons" lizentzien edo antzekoen babesarekin argitaratutako obrak eta "open access" errepositorioetan bildutakoak erabili ahal izango dira; betiere, dagokien lizentzian xedatutako mugen arabera.

2.- Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Lege Dekretuaren 32. artikuluak aurreikusten du obra berekietan txertatu daitezkeela besteren obren pasarteak, baldin eta irakaskuntzaren aipurako edo ilustraziorako egiten bada.

a) Aipurako eskubidea: egikaritu daiteke, honako baldintza hauetan:

b) Irakaskuntzaren ilustrazioa: honako baldintza hauen mende egongo da:

3.- Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategineko 32.4 artikuluak babesa ematen die inprimatuta dauden edo inprimatzeko dauden obren edo argitalpenen erreprodukzio partzialerako, banaketarako eta komunikazio publikorako egintzei, egilearen baimena beharrezko izan gabe, egintza horiek hezkuntza eta ikerketa zientifikoko helburuekin gauzatzen direnean. Ezingo da erreproduzitu obra osoaren % 10 baino gehiago, edo aldizkari bateko edo aldizkako argitalpen bateko artikulu bat baino gehiago; unibertsitatean bertan egin beharko da (ikasgela birtualak barne), eta ikasleen eta irakasle nahiz ikertzaileen artean baino ez da banatuko.

4.- Gainerako kasu guztietan, Jabego Intelektualaren Legeak babestutako dokumentuak, artikuluak edo liburuak oso-osorik edo partzialki erreproduzitzen dituzten fitxategiak txertatu ahal izango dira Plataforman; betiere, aurretik eskubideen titularrak horretarako baimena eman ostean.

Baimen hori emateko erabat edo partzialki lagatzeko kontratu bat sinatu beharko da, eta horrek ez dio inolako kosturik ekarriko Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari.

4.- Irakaskuntzarako interesekoak diren jabeko intelektualeko informazio edo obretarako sarbidea eman dezaket, obra bera erreproduzitu behar izan gabe?

Ikastaro birtualerako interesgarria den dokumentu bat webgune batean eskuragarri baldin badago, Probintzia Auzitegien irakaspen gehienek baimena ematen dute esteka hiperesteka bidez jasotzeko. Estilo zuzenak dio dagokion aipua ere aipatu behar dela, eta hala badagokio, testuari laguntzeko beharrezkoak diren iruzkinak ere bai.

Egilearen edo haren izenean eskubideak egikaritzen dituen pertsonaren jakinarazpen-frogagarria jasoz gero, esanez irakaskuntza-material horretan jasotako estekak behar bezala argitaratuta ez dagoen obra bati egiten diola erreferentzia, berehala ezabatu beharko da.

5.- eGelan txertatu beharreko materialarekin lotuta kontuan eduki beharreko bestelako gai batzuk

Irakaskuntza-helburuekin eGelan argitaratzen den zeinahi fitxategik (argazkizkoak edo bideo-grafikoak) errespetuz jokatu beharko du fitxategi horretan ageri direnen irudi pertsonalarekin, eta beharrezkoa izango da bertan ageri diren pertsonek espresuki emandako baimena izatea, inolako geografia-mugarik gabe eta denbora mugagabean; baimenik izan ezean, beharrezko neurriak hartuko dira identifikatuak izan ez daitezen.

Material horietako edozein kentzeko jakinarazpen-frogagarria jasoz gero, kendu egin beharko da.

6.- Zer eskubide daukat osatu eta eGelan txertatu ditudan materialen gainean?

Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateginean xedatutakoaren arabera obratzat jo daitezkeen materialen egileek (izan erabiltzaileak edo ikasleak) Lege horrek esleitutako eskubide guztiak izango dituzte.

7.- Zer erabilera eman diezaieket eGelan txertatutako materialei?

eGelan txertatutako obren egileak, dagokion lizentziaren bitartez, erabilera zabalagorako aukera ematen duenean izan ezik, gainerako kasuetan, txertatzearen arrazoi izan zen helburu akademikora edo irakaskuntza- eta prestakuntza-helburura mugatuko da horien erabilera, eta debekatuta egongo da zeinahi baliabideren bitartez osorik edo partzialki erreproduzitzea, eta baita zabaltzea edo hirugarrenei banatzea ere. ....

ADIERAZTEN DUT irakurri eta ulertu dudala honako dokumentu hau, eta konpromisoa hartzen dudala berau betetzeko eta nere gain hartzeko jabego intelektualaren eskubideak edo gidaliburuko beste zeinahi eduki urratzeagatik Unibertsitateari etor lekizkiokeen erantzukizunak eragin dituen pertsonari egotziko zaizkiola".

CONDICIONES Y TÉRMINOS DE USO DE eGela

La UPV/EHU mantiene una plataforma de enseñanza telemática denominada eGela (nueva versión de Moodle) como herramienta de apoyo a la docencia para asignaturas de Grado y Másteres Oficiales que podrán utilizar tanto el profesorado como el alumnado a lo largo del proceso de enseñanza-aprendizaje.

Por todo lo anterior, es necesario que cualquier usuario o usuaria conozca de qué forma puede insertar en la plataforma obras elaboradas por terceras personas, qué derechos ostentan respecto de las obras de su autoría, así como los usos que cabe hacer del material insertado en la plataforma, siempre con pleno respeto a las normas de propiedad intelectual.

Las pautas que aquí se establecen son también aplicables a cualquier ámbito de la docencia más allá del aula virtual.

1.- ¿Qué es la propiedad intelectual, qué Ley la regula y qué protege?

a) Según definición dada por el Ministerio de Educación y Ciencia, "La propiedad intelectual está integrada por una serie de derechos de carácter personal y/o patrimonial que atribuyen al autor y a otros titulares la disposición y explotación de sus obras y prestaciones".

b) La propiedad intelectual está regulada en el texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, aprobado por Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril (https://www.boe.es/buscar/pdf/1996/BOE-A-1996-8930-consolidado.pdf)

c) El objeto de protección de la propiedad intelectual se encuentra regulado en los artículos 10, 11 y 12 del Decreto Legislativo 1/1996:

d) Por otro lado, el artículo 13 de la Ley excluye de la Propiedad Intelectual:

2.- ¿Qué material puedo reproducir o escanear e insertar en la plataforma eGela sin restricciones?

3.- ¿En qué condiciones puedo reproducir o escanear obras protegidas por la Propiedad Intelectual no recogidas en el apartado anterior, e insertarlas en eGela?

1.- En el caso de las obras que, siendo objeto de propiedad intelectual, estén publicadas bajo la protección de licencias "creative commons" u otras similares y las recogidas en repositorios "open access", podrá hacerse uso de las mismas siempre dentro de los límites que en cada caso se establezca en la respectiva licencia.

2.- El artículo 32 del Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual prevé que puedan incluirse en obras propias fragmentos de obras ajenas siempre que se realice para la cita o ilustración de la enseñanza:

a) Derecho a la cita: puede ejercerse en las siguientes condiciones:

b) Ilustración de la enseñanza: Queda sujeta a las siguientes condiciones:

3.- Asimismo, el artículo 32.4º del Texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual ampara la reproducción parcial, de distribución y de comunicación pública de obras o publicaciones, impresas o susceptibles de serlo cuando se lleven a cabo para la ilustración con fines educativos y de investigación científica, sin autorización previa del autor. Esta reproducción no puede ser superior al 10% del total de la obra de la que se haya extraído o suponer más de un artículo completo de una revista o publicación periódica, ha de realizarse en la propia Universidad (incluida las Aulas Virtuales) y distribuirse únicamente entre el alumnado y el personal docente e investigador

4.- En el resto de casos, sólo se insertarán en la Plataforma ficheros que reproduzcan total o parcialmente libros, artículos o documentos protegidos por la Ley de Propiedad Intelectual cuando se haya obtenido previamente la autorización por parte del titular de sus derechos.

Esta autorización deberá formalizarse a través de un contrato de cesión total o parcial y no conllevará coste alguno para la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.

4.- ¿Puedo facilitar el acceso a información u obras de propiedad intelectual de interés para la docencia sin necesidad de reproducir la obra?

Cuando un documento de interés para el curso virtual esté accesible en una página web, la doctrina mayoritaria de las Audiencias Provinciales permite recoger el enlace mediante un hipervínculo. El buen estilo dicta que se acompañe de la cita correspondiente y, en su caso, de los comentarios que sea necesario acompañar al texto.

En caso de que se reciba una comunicación fehaciente del autor, o de quien ejerza en su nombre sus derechos, de que el enlace incluido en ese concreto material docente referencia una obra cuya publicación no está debidamente autorizada, deberá procederse a su supresión con carácter inmediato.

5.- Otras cuestiones a tener en cuenta en relación con el material a insertar en eGela

Cualquier archivo, fotográfico o videográfico, que con carácter docente se publique en eGela será respetuoso con la imagen personal de quienes aparezcan en tales ficheros, se contará con permiso expreso de las personas que aparezcan en él, sin límite geográfico y por tiempo ilimitado, o se tomarán las medidas necesarias para impedir su identificación.

En caso de que se reciba comunicación fehaciente respecto de la retirada de cualquiera de esos materiales, se deberá proceder a su supresión.

6.- ¿Qué derechos ostento sobre los materiales que he elaborado e insertado en eGela?

Los autores y autoras (sean usuarias o estudiantes) de aquellos materiales que tengan la consideración de obra según lo dispuesto en el texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, ostentarán todos los derechos que dicha Ley les atribuye.

7.- ¿Qué utilización puedo hacer de los materiales insertados en eGela?

Salvo que el autor o autora de las obras insertadas en eGela haya abierto su utilización mediante la licencia correspondiente, el uso de las mismas se limitará a la finalidad académica, docente y de formación para la cual fueron insertadas, quedando prohibida su reproducción total o parcial por cualquier medio, así como su difusión y distribución a terceras personas.

DECLARO haber leído y entendido este documento, comprometerme a cumplirlo y asumir cualquier responsabilidad que pudiera derivarse para la Universidad por la infracción de derechos de propiedad intelectual o cualquier otro contenido en la guía se repetirá a quien la hubiera ocasionado.